Slide 1 Slide 2 Slide 3 Slide 4 Slide 5 Slide 6 Slide 6
Abarlotz Olano > Sarrera > Hitzak > Ametsak

AMETSAK

Ametsak izan dira neure bizian
Ikustean, sentitzen, etenik gabeko bidea
Indarkeriak mugaz muga, etenik gabe kolpeka
Denok iritsi nahi eta ezin dugu denok buka.

 

Ipar Orratza aurrean gizon helduak atzean
Orein bat bezala noa mendiaren bihotzean
Ez dut mugarik ez ere hesirik
Geldituko nauen ez ere zakurrik.

 

Munduko txoko txiki batean sortua
Ingurua da txorien kantuz abestea
Baina ez dut hain abeslari sentitzen sorlekua
Nortasun hau nahi lukete hila edo lokartua.

 

Minak, penak, etsipenak begitartea busti dit
Sentimendu bati inork ezin dio jarri hesirik.

 

Ispirituak ez du nortasun agirik
Airean aske behar du iraungo baitu bizirik (x2)
Ez niri mugarik jar, hegaldutako naiz bihar (x2)