Slide 1 Slide 2 Slide 3 Slide 4 Slide 5 Slide 6 Slide 6
Abarlotz Olano > Sarrera > Hitzak > Eskalea

ESKALEA

Barne mina sendatu nahiean, ezinik geratu naiz lurrean
bidean zegoen eskale bat izan da nire salbatzailea.

 

Mundu honetan beti naiz zapaldua, iraindua
Umilatua beharrik handiena denean
Milaka jendek ez lagundua, baina mila pertsonagatik.
Bat izan da, bera aski det, neri lagunzeko
Behar dudan sentimendua sentiarazteko.

 

Ez naiz besteak bezalakoa, ez gurasoek nahi zutena
Ez naiz mundu honetakoa, ez naiz hemengoa
Hainbeste gizonetatik lurrean zegoen eskale batek
Eman dit ezinezkoa iruditzen zitzaidan altxorrik.

 

Aurrenekoa naiz hemen zurekin mintzatzen
Aurrenekoa zurekin besarkaturik abesten
Ez dut guraso, ez senide, seme alabarik
Zure kantatzeko indarrak bizitzeko indarra eman dit.

 

Egun batean hiltzen banaiz zure abestia entzunaz hil nahi nuke nik
Aurrenekoa bezala azkenekoan, ere abestuaz, besarkatuaz
Betirako bizirik.