Slide 1 Slide 2 Slide 3 Slide 4 Slide 5 Slide 6 Slide 6
Abarlotz Olano > Sarrera > Hitzak > Hodei

HODEI

Ohhhh... Hodei-i

 

Haurtzarotik ondoan izan zintudan lagun
zure aztarnei segika daramat hainbat egun
zerbait latza beharko du elkar aurki ez dezagun (x2)

 

Barne dei bat zebilkizun txikitatik ate joka
bihotz bero horren sutan odola beti borboka
izan nahi ta ezinaren etengabeko borroka (x2)

 

Gaur alferrik ote zuri zuri besarkatzea
galdu egin ote zaitut badakit ezetz seguru
zure ondoan bizi izanak irabazi zaitugu (x2)

 

Mina uzteko ez bada nigarrak ez du balio
zu egurtzeko prest ez nintzala, esan didazu adio (x2)

 

Ohhhh... Hodei-i