Slide 1 Slide 2 Slide 3 Slide 4 Slide 5 Slide 6 Slide 6
Abarlotz Olano > Sarrera > Hitzak > Pozik

POZIK

Nere barrengo pozaren grinak ekarria dit zuengana
asezinezko sentimenduen egarria asetzera
denborak aldatzen doazenean elkar maitatu behar dugu
zaila da hautsitako poz hura konpontzea.

 

Izateetan garestiena jarria dago elkar maitatzea
zaila da galdutako norabidea behar den gana iristea.

 

Ari baten baitan dena izanik epaitzen gara izenpetuaz betiko
ez dugula elkarren artean itxaropenik galduko
zure eginkizuna bete hehar duzu nik neurea egiteko
nire eginkizuna bete behar dut zuk zurea egiteko.

 

Jarraiki! Jarraiki! Zure zainetan dagoen senari
Jarraiki! Jarraiki! Zure barruko senari.

 

Zure norabidean hor izango da urretxindor bat kantari
bihotz bortitzak laztanduz ausarti
bakearen txori ausart kantari abestu lau haizetara beti
denborak aldatzen doazen arren zure abesti liluragarriek
elkartuko gaituzte elkarrengana beti.