Slide 1 Slide 2 Slide 3 Slide 4 Slide 5 Slide 6 Slide 6

TXORI TXIKI BAT NAIZ

Txori txiki bat naiz Euskal Herri osoan
bihotzez abestuz ene anai guztiok
hegoak azkartzen sentituz banoa mendietara
jaunak guretzako eginak baitira.

 

Hegaka doan txori bat naiz nekatu arte hegaka
lurraren edertasunak txoraturikan nauka.
Ametsekiko arrunt leial naiz maitaleekiko zintzo
sekulan ez naiz isiltzen kantua dut ene mintzo.

 

Etenik gabe hegaldatzen ditut Euskal Herriko mendiak
damaidaten pozaren truk eskainiz neure kantuak (x2)
ez dakit pozik nagoelako hazten naizen kantuz
edo kontent jartzen naizen neure kantuak adituz
etenik gabe hegaldatzen ditut euskal herriko mendiak
damaidaten pozaren truk eskainiz neure kantuak.