Slide 1 Slide 2 Slide 3 Slide 4 Slide 5 Slide 6 Slide 6
Abarlotz Olano > Sarrera > Diskografia
Abar Antilla, Abarlotz Olanoren Lehen diska

Abar Antilla, Abarlotz Olanoren Lehen diska.

ABARLOTZ OLANOREN LEHEN DISKOA - "ANTILLA"

Abarlotz Olanok (Zaldibia, 1980) lehen diskoa kaleratu du, "Antilla" izenburupean. Hauxe du lehen lan diskografikoa, eta hamabi abesti jasotzen ditu, "Eskalea", "Antilla" eta "Txori txiki bat naiz" besteak beste. Disko honetan bat egiten dute kantautoreen tradizio poetikoak eta gaurko euskal pop-ak.

Esan bezala, hamabi abesti jasotzen ditu diskoak, Olanok konposatuak, eta horietako batzuetan Ducauren laguntza izan du. Dukauk gitarra, alboka eta saxoa era jotzen ditu disko honetan. Beste musikari batzuk ere parte hartu dute: Victor Lezama (moldatzailea), Fredi Pelaez (teklatuak), Joxean Flores (bateria), Igor Oiarbide (baxua), Amaur karabilleja (kontrabaxua), Urbil Artola (dobro amerikarra), Arkaitz Miner (arrabita) Iñigo Egia (perkusioa) eta Caroline Philips (ahotsa eta zarrabetea).

Gipuzkoar abeslari honek musika betidanik barruan izan du eta 2008ean "nortasun saria irabazi zuen Euskal Kanta Txapelketan (Donostian), "Txori txiki bat naiz" abestiarekin. Abesti hau ere agertzen da disko honetan. Euskal Herriko jaialdi askotan hartu du parte, eta plaza, festa eta beste hainbat kultural ekintzetan ere bai.

ABESTIZ ABESTI, "ANTILLA"KO HAMABI ABESTIAK

"Eskale" abestia etxerik gabeko bati eskainia da. Halabeharrez edo ustekabean ezagutu zuen eta harekin izandako elkarrizketa txiki batean giza sentimendu eta balore batzuen berri jaso zuen, gizartean integratutako askorengan aurkitzen zailak direnak.

Abar Antilla, Abarlotz Olanoren Lehen diska

"Antilla" behorrak ematen dio izena Abarlotzen lehen diskoari.

Bigarren kantan, "Ametsak" izenekoan, inmigranteez eta bizitzeko egin behar izaten duten borrokaz ari da. Gure errealitate sozialak sortzen diren mitoaz hitz egiten du, baina errealitate hori "errealitatean" gordina da.

Hirugarren abestiak, "Antilla" deituak, ematen dio izena Abarlotzen lehen diskoari. Abeslariak gogora ekartzen du behor baten oroitzapena. Zalditegi baten hazia eta lehiaketetan parte hartua, bazter utzi zuten eta Olanok jaso egin zuen eta zaindu, harik eta, abeslariak esan bezala, eternitatera abiatu zen arte. Naturari, orokorrean, eta behorrari, bereziki, eskainitako abestia da eta elkarri zioten adiskidetasuna, debozioa, elkarri emanak egotea... giltzarri dira abesti sentitu hau ulertzeko.

"Abarrotsak" laugarren kantua keinu bat da, udazkenean zuhaitzek hostoak hobeto askatzeko, haizeak hostoetan sorrarazten duen soinuari egindako keinu bat. Hostoen erortzeak eta zuhaitza berritzeak bizitza-heriotza zikloa osatzen dute, gizakiarenaren parekoa. Hil ondoren, lurrera itzultzen gara; eta hostoek era halaxe egiten dute, baina lurra elikatzeko, eta lur horretaz baliatuko dira zuhaitzak udaberrian berriro hostoz janzteko.

"Nere buruari" abestiaren bidez, omenaldia egiten dio zuzenean abesten duenean aurrean izaten duen publikoari. Publiko hori gabe abeslaria ez litzateke ezer, izan ere, poetaren eta bere poesia jasotzen dutenen artean sortzen den konposizioarekin parte da.

Abarlotz Olano eta

Abar bere behorrarekin, "Antilla".

"Bizi nahiaren auzia" kantan esaten du nola bizitzako zailtasunek hegoak mozten dizkiguten. Baina bakoitzak, nork bere burua hobetzeko grinarekin, irabazi egin behar dio bere epaiketa bizitzari.

"Hodei" abestian, oroimenez gogoratzen du lagun bat galdu izana; gazterik hil zen lagun hori abentura mordoa bizi izan zuten elkarrekin haurtzaroan. Elkarrekin gauza asko bizi izan zituzten eta Abarlotzek beti izango du gogoan; izan ere, batzuk bihotzean betiko geratzen dira eta halako oroimen bat osatzen dute, inoiz ezabatzen ez dena, eta lagun hori oroimen horretako parte da.

"Egi printzak" kantuarekin bere ama hizkuntza, euskara, omentzen du, balio sentimental eta kulturalagatik, eta duen antzinatasunagatik. Artzaintzaz hitz egiten du, euskararen sorburu moduan: gizakia neolitikoan, animaliak hezten hasi zenean, hitza baliaten hasi zen komunikatzeko eta, geroztik hizkuntzak eratzen joan dira.

Loreen edertasuna metafora bezala erabiltzen du emakumearen edertasunaz hitz egiteko "Lorerik politena" kantan.

"Txori txiki bat naiz" abestiarekin irabazi zuen "Euskal Kanta" lehiaketako sarietako bat. Naturara itzultzea da eta txorien abestietara, bere gaien benetako inspiratzaile baitira.

"Pozik" kantan, nork bere barruan duen senari abesten dio, zoriontasuna lortzeko benetako bidea den aldetik.

Azken abestia "Zuri begiratuaz" da, maitasunari eta egiari eskainia. Abarlotzen arabera, maitasuna eta egiak, mendien eta itsasoaren handitasunarekin batera, halako entitate bat sortzen dute, emakumeen begirada garbian ikus daitekeena.

Abarlotz Olanoren diska Elkar denda guztietan eta beste dendetan Euskalerri osoan salmentan izan zen 2010ko abendutik eta Durangoko Liburu Azokan ere salgai egon zen, abenduaren lehenengo asteburuan.